Azkeneko berriak

 

Urte berrian jarraitzen dugu gure ikastaroekin

Argitaratuta: 2023-01-23, Ikastaroak atalean


2023a heldu da eta honekin batera gure ikastaroen jarraipena.

2023aren otsailan hasiko diren ikastaroak

Alde batetik, gure historia ikastaroaren jarraipena dugu, Nafarroaren Historia, Memoria Bizia eta bertan 1521 eta 1982 urteen arteko Nafarroako historiaren errepasoa egingo dugu. Amaia Álvarezek euskaraz eta Aitor Pescadorrek gaztelaniaz emanda, ikastaroak otsailaren 6an bata eta 8an bestea hasiko dira. Esteka honetan aurkituko duzue informazio guztia eta baita izena emateko formularioa ere.

Bestetik, Nafarroako Gazteluak ikastaroa dugu, non hauek erreinuaren historian zehar izan duten garrantzian sakonduko dugun, ez arlo militarrean bakarrik, baita arlo zibilean ere. Aitor Pescadorren eskutik (oraingoz gaztelaniaz bakarrik) ikastaroa otsailaren 9an hasiko da. Esteka honetan beharrezko informazioa eta izena emateko formularioa aurki ditzakezu.

Anima zaitezte!

Itzuli

Bilaketa:

Webgunean cookieak darabiltzagu, gureak edo besterenak, erabilgarritasuna hobetzeko. Gunean jarraitzekotan, ulertzen dugu onartzen dituzula.  Ados  Informazio gehiago