Azkeneko berriak

 

Udazkeneko ikastaroak

Argitaratuta: 2022-08-12, atalean


Ohi bezala, udazken honetan ere gure historia hobeki ezagutzeko ikastaroak antolatzeari ekin diogu.  Pandemiak ez zigun galarazi aldez edo moldez ikastaroak egitea, eta datorren ikasturtean jadanik  normaltasun osoan egin ahal izatea espero dugu.

Zoritxarrez, oraingoan ez dugu eskarazko ikastarorik eskaintzerik. Gaztelaniazkoetan, ohi bezala  Aitor Pescadorrekin kontatzen dugu beti, bai eta udan ere! Ikastaroen aurkezpen gisako bideo laburrak egiteko proposamena egin genion, eta hemen dituzue lehenengo ikastarokoak. Balio dezatela sarreratako, eta ikastaroetara etortzeko gonbidapen moduan ikus itzazue.

Txandakatuta egiten direnez, alegia, bata Nafarroaren Estatua sorreratik eta konkistara arte, eta  bestea konkista ondorengo Nafarroa transtsiziora arte, udazkenari dagokiona bi horietako lehena da: “Nafar Estatuaren Historia VIII.-XVI. Mendeak”.

Aldi berean, baina, iaz arrakastatsu izan zen beste hau: “Nafarroako Erreginak. Botere Politikoa eta Erresumako Emakumeak”.

Informazioa eta matrikula egiteko modua, beti bezala, Ikastaroen atalean dituzu, hala nola gaiei dagozkien bideoak ikusteko aukera ere.

Itzuli

Bilaketa:

Webgunean cookieak darabiltzagu, gureak edo besterenak, erabilgarritasuna hobetzeko. Gunean jarraitzekotan, ulertzen dugu onartzen dituzula.  Ados  Informazio gehiago