Azkeneko berriak

 

Salgai dagoeneko Bortziriak solasean liburu eta DVDa

Argitaratuta: 2019-06-20, atalean


Salgai dago dagoeneko Bortziriak solasean. Ahozko tradizioaren bilduma liburu eta DVDa eskualdeko eta Iruñeko liburu dendetan. Hain zuzen ere, honako komertzioetan izanen duzue erosgai labetik atera berri dugun argitalpena, 25 euroko prezioan:

Bera

  • Agara
  • Irene
  • Igone

Lesaka

  • Telletxea
  • Xagu

Arantza

  • Dena

Igantzi

  • Bi-bide

Etxalar

  • Plazako denda
  • Kultur etxea

Iruñea

  • Karrikiri
  • Abarzuza
  • Elkar Comedias

Gure webguneko inprimaki hau betez ere, eskatzen ahal diguzue liburua.

Euskokultur Fundazioak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Nafarroako Gobernuak lagunduta, argitaratu du liburua, 2000-2001 urteetan zehar egindako ondare immaterialaren bilketan oinarrituz. Lan horretan 50 lekuko elkarrizketatu zituzten Nora Iriarte Osesek eta Maite Lakar Iraizozek Bortzirietako Euskara Mankomunitateak esleitutako beka baten bidez.

Liburuak, besteak beste, honelako gaiak biltzen ditu: garai bateko bizimodua, lanbideak, sinesmenak, mitologia, kontrabandoa, garbiketa, zerri-hiltzea, elizaren eragina, eskola, bestak, ohiturak, erremedioak, ipuinak, bertsoak, kantuak...

Liburua nahiz DVDa XX. mendeko Bortzirietako argazki zaharrez osatua daude. Horrez gain, eskualdeko hitzak biltzen dituen hiztegitxo bat ere biltzen du liburuak.

Aurkezpenak Lesakan eta Beran

 

Ekainaren 11 eta 12an egin dugu liburuaren aurkezpen bana, Lesakako Herriko etxean eta Berako Beralandeta aretoan. Herritar saldo ederra bildu da ekitaldi bakoitzera eta giro goxoa izan da nagusi.  Jon Abrilek egin ditu aurkezle lanak eta Maite Lakar egileak aletu ditu argitalpenaren nondik norakoak.

DVDak jasotzen dituen testigantzetako batzuk entzun ahal izan ditu publikoak adi-adi. Gainera, Bortzirietako bertso eskolako lagunek, liburuan bildutako hainbat bertso zahar kantatu dizkigute eta Maddi Irazoki aktoreak ere bi ipuin kontatu dizkigu, ekitaldia izugarri aberastu dutelarik.

Itzuli

Bilaketa:

Webgunean cookieak darabiltzagu, gureak edo besterenak, erabilgarritasuna hobetzeko. Gunean jarraitzekotan, ulertzen dugu onartzen dituzula.  Ados  Informazio gehiago