Mikro-Ipuin Lehiaketa

MIK2016

Mikro-ipuin lehiaketak hamar urte bete zituen iaz. Bere ibilbidean arrakasta handia izan du: aurreko ikasturtean, adibidez, 1.559 ipuin jaso ziren 75 ikastetxetatik.

Lehiaketa Nafarroa Garaiko A eta D ikasleei zuzenduta dago, baita Xuberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako ikasleei ere, eta helburua da 100 hitz baino gutxiagoko ipuin bat euskaraz idaztea.

Sei kategoriatan antolatuta dago: Nafarroa Garaian D ereduko Lehen eta Bigarren Hezkuntza; A ereduko Lehen eta Bigarren Hezkuntza eta, Xuberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroan Lehen eta Bigarren maila.

 

 

 

2017ko Mikro-ipuin lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da abenduaren 22a arte:



 
 

Aurreko edizioak