Nafar Estatuaren Historia (VIII-XVI mendeak)

Orreagako gatazkatik eta 1512ko konkistara arte, Nafarroaren Historia subiraua ardatz hartuko du Euskokultur Fundazioak eta Udako Euskal Unibertsitateak elkarlanean antolaturiko ikastaroak.

Saioz saio, “urte ilunak” deiturikoak (778-900) landuko dira, hala nola Iruñeko Erreinuaren lehen zabalpena (905-1000) eta Antso III. Nagusiaren eta bere oinordekoen gorabeherak. Segidan, Iruñeko Erreinutik Nafarroako Erreinurako eginiko bidea (1076-1194) aztertuko da, XV. mendeko asaldadura arte. Abendura helduta, Nafar Estatuak Europarekin izandako harremana eta Nafarroaren konkista jorratuko da.


Udako Euskal Unibertsiatea

UEUrekin elkarlanean antolatuta

 

GAIEN ZERRENDA

  1. 778-900
    URTE ILUNAK
    Inperio bat, oinordeko gehiegi - Lurralde inguruko lehia: baskoiak, musulmanen eta frankoen artean - Orreaga (778), inflexio unea - Historiarako lehen izenak: Eneko Aritza eta haren ondorengoak.

  2. 905-1000
    IRUÑEKO ERREINUAREN LEHEN ZABALPENA
    Nazioarteko aitortza: Antso Gartzes I.a - Espazio eta koroa baten taxutzea: Antsoren ondorengoak - Leinuen gizartetik gizarte feudalera: jaunak, monjeak eta jopuak - Bertako kultura eta kanpotiko osagaiak: latina versus euskara? - Lehen polemika historiografikoa: Iruñeko errege-erreginak, bisigodoen oinordeko?

  3. BASKONIAKO BERTZE LURRALDEAK 1000 URTERA ARTE
    Mendebaldeko lurraldeak - Ipuzkoa, lehen aipamen historikoak - Araba: Leon eta Iruñea artean - Iparraldeko Baskonia, ahazturiko Historia - Mugarik eza: bide-sarea eta abelbideak.


  4. 1004-1076
    ANTSO III.a NAGUSIA ETA HAREN OINORDEKOAK
    Antso Nagusia: errege bat, hari buruzko ikuspegi anitz - Naiarako Gartzia, Iruñeko erreinuaren helduaroa - Antso IV.a, Iruñeko egitasmoaren porrota - Bigarren polemika historiografikoa: aro bateko dokumentuen desmitifikazioa.

  5. 1076-1194
    IRUÑEKO ERREINUTIK NAFARROAKO ERREINURA
    Nafarroa, etsaien arteko banandua: proto-konkista halako bat? - Gartzia Ramirez: Berreskuratzailea? - Antso VI.a: berrikuntza sozial eta politikoak.

  6. 1194-1212
    NAFAR ESTATUAREN KRISIA
    Antso VII.a eta Nafarroaren defentsa - Navas de Tolosako hura eta Nafarroa - Hirugarren polemika historiografikoa: galduriko lurraldeak, Nafarroaren memoria.

  7. 1200-1400
    TXIKIAGOTURIKO NAFARROA
    Xanpainako leinua, errege poetak eta berrikuntza foralak - Aldakuntzak eta arazoak: Obanosko Infantzoiak eta Nabarreriako gerra - Karlos II.a, Gaiztoa?; Karlos III.a, Noblea?

  8. 1200-1400
    BERRESKURATZEKE LEUDEKEEN LURRALDEAK
    Bizkaia, Jaurerriaren jaiotzetik Oinaztarren eta Ganboarren arteko gerretara - Gipuzkoa, aldameneko erreinura begira beti - Araba eta “bandidoen lurraldea” - Iparraldeko Baskonia eta Nafarroarekiko harremana.

  9. XV. MENDEKO KONBULTSIOAK
    Karlos II.a eta Karlos III.aren ondarea: den-dena urrezkoa ote? - Agaramontar eta beaumontarrak: Nafarroako barne-gerra - Fernando Katolikoa nafar agertokian. Nafarroa atzerriko interbentzionismoaren aurrean.

  10. 1494-1512
    NAFAR ESTATUA ETA EUROPA
    Joan III.a eta Katalina I.aren etorrera, garai berriak - Nazioarteko potentziak (Espainia, Erroma, Frantzia) eta Nafarroa: Europa, lagun? - Laugarren polemika historiografikoa: XVI. mende hasierako Europa haren aldean, bertzelako Nafarroa bat?  

  11. 1512-1530
    URTE ERABAKIGARRIAK
    1512-1515 urteak Fernando Katolikoaren eskutik - Bigarren altxamendua (1516) eta hirugarrena (1521) - 1521-1530 artean, Nafarroako erreinuaren eraldakuntza.

  12. NAFARROAKO KONKISTA EZTABAIDAN
    Konkista baten ustezko onurak - 1512tik eratorririko bertze mito batzuk - Indarkeriaren justifikapena: espainiar historiografia.



 
Webgunean cookieak darabiltzagu, gureak edo besterenak, erabilgarritasuna hobetzeko. Gunean jarraitzekotan, ulertzen dugu onartzen dituzula.  Ados  Informazio gehiago