Euskokultur Mintegia

 

Mintegia deitu dugu kulturaren baitan ari diren hainbat elkarte biltzen dituen proiektua. Euskokultur Fundazioak duen ikuspegia egunerokoan gauzatzeko asmoz, bertan biltzen gara elkarrekin aritu ahal izateko eta elkarren berri izateko. Bakoitzak sortzen duen guztia ingurukoei era zuzenean helarazteko. Bertso, musika, kanta, dantza, goi mailako jakintza... horiek guztiek tokia dute gurean.

partaideak

Kantuzaleen Elkartea

Kantuzaleen Elkarteak Mintegian du egoitza. Elkarteko kideek beren tokietan dihardute, baina fundazioko langileekin harremanak mantentzen dituzte.

Iruñeko Komunikabideak Fundazioa

Bereziki komunikabideen arloan eragiteko sortutako elkartea da; euskarazko ekoizpen, sorkuntza eta ekimenak bultzatzeko helburuarekin dihardu, eta gurean du bulegoa.

Txistularien Elkartea

Txistularien Elkartea Mintegira etorri da 2017an eta egoitza gurean paratu. Elkartekideendako elkartzeko toki eta txistuzaleen edo txistuarekin loturiko guztiaren erreferentzia gune izan dadin nahi dute.

 

Aretoa

Mintegiko aretoa instalazio modernoa da, formatu txikiko edo ertaineko ekimenak gauzatzeko toki egokia.


Proiektu komun honetan gainerako elkarte edo taldeek parte har dezakete, partaide izan gabe. Izan ere, urtean zehar hainbat talde etorri ohi da hitzaldi, prentsaurreko, biltzar zein ikastaroak egiteko asmoarekin. Jar zaitez gurekin harremanetan ekitaldiren bat antolatu nahi izanez gero.

Webgunean cookieak darabiltzagu, gureak edo besterenak, erabilgarritasuna hobetzeko. Gunean jarraitzekotan, ulertzen dugu onartzen dituzula.  Ados  Informazio gehiago