Azkeneko berriak

 

Pirinioetako galtzada erromatarrari buruzko liburua argitaratu du Aranzadik

Argitaratuta: 2017-12-11, atalean


Aranzadi Zientzia Elkarteak pirinioetako erromatar galtzadari buruzko liburua atera berri du. Bertan, azken urteotan Auritz inguruan egindako aurkikuntza arkeologikoei buruzko hainbat artikulu zientifiko bildu dituzte.

2008. urtean hasi zituzen Aranzadiko kideek galtzadari buruzko ikerketak eta orduzgeroztik Donazarre eta Longida arteko eremuan hainbat erromatar kokaleku dokumentatu dituzte, bidearen bazterretan. Aurkikuntza horiek guztien berri emateko, hainbat aditu bildu zituen jardunaldia antolatu zuten Auritzen 2013ko uztailean. Jardunaldi hartako ondorioak dira orain liburu gisa argitaratutakoak.

204 orrialde ditu argitalpenak eta muxutruk eskura daiteke, Auritzeko udalean, besteak beste.

Itzuli

Bilaketa: