Azkeneko berriak

 

Nafarroako Ahozko Ondarearen bilketari buruzko posterra aurkeztuko dugu Ondare Kultural Materiagabearen I. Nazioarteko Kongresuan

Argitaratuta: 2017-10-04, atalean


Ondare Kultural Materiagabearen I. Nazioarteko Kongresua antolatu du Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ondare Materiagabearen Katedrak, urriaren 5 eta 6rako.

Gero eta globalizatuagoa den munduan komunitateen kulturaren mantenurako ezinbesteko faktore den neurrian, Ondare Kultural Materiagabearenganako (OKM) interesa hazi da azken urteotan. Hartara, OKMaren gainean lanean diharduten ikertzaileen arteko elkartrukaketa, sortutako ezagutza, gauzatu diren edo gauzatzen ari diren hezkuntza arloko zein difusiozko proposamenak partekatzeko helburuarekin antolatu du katedrak kongresua. OKMaren babesa, ikerketa eta transmisioa jorratuko dira diziplinarteko biltzar zientifikoa izanen den honetan. Nafarroako museoa izanen du egoitza kongresuak hitzaldi nagusiez gain, aldibereko komunikazio saioak eta poster aurkezpenak ere aurrikusita daude.

Euskokultur Fundazioko lantaldeak, Labrit Multimediakoarekin batera, Nafarroako Ahozko Ondarearen bilketari buruzko poster baten bidez parte hartuko du biltzarrean. Bertan, herriz-herriko bilketa prozesuari eta orain arteko emaitzei buruzko azalpenak emanen ditugu. 

Saioak ostegunean goiz eta arratsalde eta ostiral goizean izanen dira. Programa osoa kongresuaren webgunean dago kontsultagarri.

Itzuli