Azkeneko berriak

 

"EUSKAL HERRIKO TXISTULARIEN ELKARTEA. NAFARROA", MINTEGIKO PARTAIDE BERRIA

Argitaratuta: 2017-06-27, Orokorra atalean


Pasa den maiatzetik aitzina partaide dugu "Euskal Herriko Txistularien Elkartea. Nafarroa" Euskokultur Mintegian. Elkarte horrek berrantolakuntzari ekin zion iaz eta besteak beste elkarte-egoitza eta helbide baten beharra aurkitu zuten. Mintegiaren berri izan eta hemen diren beste kultur eragileen ondoan jarduteko asmoa jakinarazi ziguten, Mintegiaren proiektuan haiek ere partehartzaile bilakatuz.

Txistularien lana musika bada ere, ez dute gurean ez kontzerturik eta ez entsegurik ere eginen, baizik eta beren ekitaldien prestaketa lan isila, batzarrak... Edonola ere, Mintegian ostatu hartu duen beste kultur agerpen bat da, besteon ahalegin eta jarduera osatzera heldu dena. Ongi etorri eta probetxugarria izan dadila!

Itzuli

Bilaketa:

Webgunean cookieak darabiltzagu, gureak edo besterenak, erabilgarritasuna hobetzeko. Gunean jarraitzekotan, ulertzen dugu onartzen dituzula.  Ados  Informazio gehiago