Ondare Immaterialaren bilketa

 

Aldaketa garaietan identitatea sortzeko oinarria da Kultur Ondare Immateriala. Mundua horrenbeste aldatzen ari den honetan, biziki garrantzitsua da, beraz, gure herri, bailara eta herrialdeen nortasunaren lekukotasunak biltzea eta zabaltzea.

Iparrorratz horri jarraituz, Euskokultur Fundazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoak abiatutako Nafarroako Ondare Immaterialaren Artxiboaren proiektuari lotu ziztzaion 2005. urtean.

Proiektuaren helburua zera da: Nafarroako herri guztietako ahozko ondarea bildu, aztertu eta zabaltzea bideoan grabatutako elkarrizketen bitartez.

11 urte hauetan, Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa, Luzaide, Artzibar, Auritz, Erroibar, Oroz Betelu, Baztan, Urdazubi, Zugarramurdi, Malerreka, Bortziriak, Leitza, Areso, Arano, Goizueta, Ultzama, Odieta, Imotz, Basaburua, Lantz, Larraun, Lekunberri, Irunberri eta Iruñean 600 elkarrizketatik goiti grabatu ditu Euskokulturrek bere ekimenez. Hauei gaineratu behar zaizkie Labrit Ondarea enpresarekin eta Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean grabatutako beste 200etik gora.

Urratsak

Jaso

Bideoan grabatutako elkarrizketen bitartez, gure auzo, herri eta hiriak duela 50, 60 edo 70 urte nolakoak ziren jasotzen dugu, bizi izan zituztenen ahoetatik.

Aztertu

Elkarrizketak berrikusi, pasarteetan editatu, bertan esandakoaren sinopsia egin eta gaika antolatzen dugu, ikerketarako korpus interesgarria sortuz.

Gorde

Grabazioak eta horiekin lotutako informazioa kapazitate handiko zerbitzari batean gordetzen ditugu. Bigarren segurtasun kopia batekin bermatzen dugu dokumentuen iraunkortasuna.

Transmititu

Ahozko ondare honen bilketa hutsak balioa galduko luke transmisiorako egitasmorik gabe. Hala, bildutako lekukotasunen dibulgazioa izaten da prozesuaren azken urratsa.

Laginak

  • "Memorias del barrio de Lourdes" dokumentala

    Tuterako Lourdes auzoan bildutako 25 lekukotasunetan oinarritutako dokumentala, auzoaren sorrera eta garapena azaltzen duena.

    San Francisco Javier Fundazio Zibilarekin elkarlanean

    Elkarrizketatzaileak: Nerea Amigot eta Aritz Ibañez

    Urtea: 2012

  • Irunberri

    10 elkarrizketa

    Irunberriko Udalarekin elkarlanean

    Elkarrizketatzaileak: Marian Zozaya eta Gabriel Ibañez

    Urtea: 2011

  • Leitza

    20 elkarrizketa

    Leitzako Udalarekin elkarlanean

    Elkarrizketatzailea: Patziku Perurena

    Urtea: 2008

  • Imotz

    19 elkarrizketa

    Imotzeko Udalarekin elkarlanean

    Elkarrizketatzaileak: Izaro Arroita eta Iñigo Astitz

    Urtea: 2009

  • Larraun eta Lekunberri

    45 elkarrizketa

    Larraun eta Lekunberriko Udalekin elkarlanean

    Elkarrizketatzailea: Maitane Urbizu

    Urtea: 2009

  • Zaraitzu

    40 elkarrizketa

    Zaraitzuko Batzarrarekin elkarlanean

    Elkarrizketatzailea: Fernando Hualde

    Urtea: 2011

  • Malerreka

    54 elkarrizketa

    Malerrekako Euskara Mankomunitatearekin elkarlanean

    Elkarrizketatzailea: Maite Lakar

    Urtea: 2012

  • Bortziriak

    50 elkarrizketa

    Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin elkarlanean

    Elkarrizketatzailea: Maite Lakar

    Urtea: 2012